XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Torlojo-mota (buru formaren arabera)

Hari-mota

Torlojoaren gorputz-luzera

Dagokion araua

Materialaren ezaugarri mekanikoak

Adibidez: 3.5. irudian errepresentaturiko torlojoa honela izendatuko da:

Buru zilindrikodun torlojoa M 8 x 25 DIN84 8-8*

Hari fineko torlojoa balitz, bere hari-neurria ere adieraziko litzateke: adibidez, aurreko haria 1 mm-ko hari-neurriduna balitz, honela adieraziko litzateke:

Buru zilindrikodun torlojoa M 8 x 1 x 25 DIN84 8-8*

* Materialaren ezaugarri mekanikoek, trakzio-erresistentziaren eta luzapen-mugaren aipamena egiten dute, dagokion DIN 267/3 tauletan ikus daitekeenez.

3.4.2.- Gatibuak eta presio-torlojoak

Gatibu eta presio-torlojoak, pieza batean hariztatuta ipini eta lotu behar den beste piezak duen ahokagune batean sartzen edo sostengatzen dira (3.6. irudia).

Pieza bat bestean kokatzeko edo geldi erazteko erabiltzen dira.

Gatibu edo presio-torlojoak, piezen artean lotura-indar handirik behar ez denean bakarrik erabiltzen dira.